FK VARDAR 0-6 REAL SOCIEDAD

Aurrerapausoa

Helburua lortuta. Realak gaur arratsaldean FK Vardar menderatu du huts eta sei irabazita hasieratik amaiera arte kontrolpean izan duen partidan. Oyarzaba, De la Bella eta Willian Josek (4) egin dituzte etxetik kanpoko Europako lehen garaipenaren golak. Hiru puntu txuri-urdinak multzo fasea gainditzeko aukerak handitzeko

Partidari etxekoek punturik lortu gabe ekiten bazioten arren, inoiz ez da erraza Europan etxetik kanpo irabaztea. Baina txuri-urdinek hasieratik horren bila joan dira, baloi jabetza osoa edukiz eta uneoro arerioaren atetik gertu jokatuz. Rullik ondo gelditu duen Jigauriren bolea baten ostean iritsi da. Canalesek kornerra atera du, Prietok orraztu eta, bigarren zutoinean, Oyarzabalek barrura. Markagailua alde zela, aukera gehiago. Willian Josek zutoinera, orpoz ia barrura, Oyarzabalek kanpora botaz golaren jokaldi antzeko bat… Aukera argi guzti hauen tartean etxekoen ahaleginen bat tartekatu da, golean amaitzeko zorian egon dena. Saiakera batzuen ostean asmatu duena Willian Jose izan da. Aurrelariak ez du barkatu Gacevskiren aurrean, goleatzaile bezala estreinatuz Europan. Atsedenaldia bertan zela, brasildarraren bigarrena. Ezkerkada bortitza zutoinaren ondora eta partida ia erabakita.

Partida ez da aldatu bigarren zatian. Realak berea egiten jarraitu du eta gol gehiago iritsi dira. Willian Joseren beste bik -bere lehenpokerra- eta De la Bellarenak- garaipena borobildu dute. Emaitza onek bultzada handia ematen dio taldeari, sailkapenean eta moralki, eta Mazedoniaraino lagundu gaituzten ia 300 zaleak harrotasunez bete ditu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

FK Vardar: Gacevski, Hambartsumyan, Grncarov (cap), Novac, Glisic (Demiri, min.72), Gligorov, Nikolov (Blazevski, min.46), Juan Felipe, Jigauri, Barseghyan e Ytalo (Markovic, min.64).

Real Sociedad: Rulli, Gorosabel, Aritz, Llorente R., De la Bella, Zubeldia, Illarra (R. Pardo, min.64), X. Prieto (cap), Canales, Oyarzabal (Januzaj, min.57) y Willian J. (Bautista, min.60)

Golak: 0-1: Oyarzabal. 0-2: Willian J., min.34. Willian J., min.42. 0-4: Willian J, min.55. 0-5: Willian J., min.59. 0-6: De la Bella, min.90.

Epailea: Aghayev (Azerbaian). Txartel horiak Hambartsumyan etxeko jokalariarentzat.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!