Belar hockeyko gure taldeak beharrezkoa zuen garaipena lortu du gaur eguerdian Zubietan Castelldefels Hockey Club-en aurka (3-2), azken jardunaldietako bolada negatiboari amaiera emanez eta datorrenari begira balio handiko neurketa batean: ostiraleko Erreginaren Kopako final-laurdenak Sanse Complutenseren aurka.
Txuri-urdinek ahalik eta ondoen hasi dute partida, Luciana Molinak lehen laurdenean sartutako golarekin. Molina bera agertu da berriz ere bigarren zatia hasi eta berehala 2-0ekoa sinatzeko, baina talde katalanak aldea murriztu du atsedenaldira iritsi aurretik, Sandra Monjek penalti kornerrez sartutako golari esker. Hirugarren laurdenean, Leire Zubizarretak abantaila handitu du 3-1ekoarekin donostiarrentzat norgehiagoka bideratuta. Azken laurdenean, amaierarako bost minuturen faltan, Elisabet Vilellak 3-2koa sartu du penalti kornerrez sartutako beste gol batekin, baina talde gipuzkoarrak emaitza eutsi du neurketaren amaierara arte. Erreginaren Kopako erronkari aurre egiteko funtsezko garaipena. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin