Belar hockeyko gure taldeak 4-0 galdu txapelketako azken-aurreko jardunaldian RC Poloren aurka Eduardo Dualde zelaian. Donostiarrek ezin izan dute abagune argirik sortu hobea izan den talde baten aurka.
Lehen laurdenean ez da ia aukerarik egon. Bigarren laurdena hasi eta berehala, Xantal Ginek aurretik jarri du etxeko taldea penalti kornerrez sartutako golari esker. Aldageletatik igaro ostean, Kataluniako taldeak abantaila handitu du Patricia Alvarezen golarekin. Handik gutxira, Alvarezek berak hirugarrena sinatu du. Gipuzkoarrak amaieraraino saiatu dira, baina ez dute asmatu azken metroetan. Azken laurdenean, Estel Petchamek emaitza itxi du 4-1ekoarekin penalti kornerrez berriz ere.
Porrot gogorra txuri-urdinentzat. Denboraldia Zubietan amaituko dute UD Taburienteren aurka, txapelketari itxiera ona emateko eta etxean garaipena lortzeko helburuarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin