REAL MADRID – REAL SOCIEDAD (21:00)

Aurrez-aurreko lehia


Realak partida handia jokatuko du gaur gauean Santiago Bernabeun. Kopako kanporaketaren amorrua oraindik gorputzean, txuri-urdinak gose gehiagorekin iristen dira sailkapen-taulako buru postuetan borrokan jarraitzeko aukera izanez gero. Anbizioa berdina izango da, aurrez-aurre lehiatzea eta bertsiorik onena ematea hiru puntu gehiago lortu ahal izateko.


Real Madridek bere bertsiorik onena erakutsi behar izan zuen Atletico de Madrid gainditzeko iragan ostegunean, luzapeneraino iritsi behar izan zuen. Talde zurian duten baja ezberdinek, gureak bezala, ez diote eragotziko munduko izarrez jositako hamaikako bat jartzea Carlo Ancelottiri. Koliseo zuriak partida bikaina biziko du gaur gauean, Realak dena utziko du borrokatzeko prest baitago. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!