Autobusentzako aparkalekua antolatu da gure Fan Zonetik minutu gutxira. Aparkaleku hau gure bazkideak Sevillara eramaten dituzten autobusentzat bakarrik izango da. Gaurtik aurrera autobusentzako lekua erreserbatu daiteke aparkalekuan. Sevillara autobusez joaten den kolektibo bateko kide bazara, klikatu estekan plaza eskuratzeko. Aparkalekuak 77 plaza ditu. Gaitutako formularioaren bidez erregistratutako lehen 77 eskaerak aparkalekuan aparkatzeko eskubidea dutenak izango dira.
Nolanahi ere, aparkalekurako sarbidea kontrolatuta egongo da, eta bertara sartu eta bertan aparkatzeko ezinbestekoa izango da autobusaren haizetakoan jarri beharko den baimena erakustea. Baimen hori Anoetako bazkideen arretarako bulegoetan jaso beharko dute aparkalekuan aparkatzeko eskubidea dutenek, apirilaren 13ko 10:00etatik apirilaren 16ko 20:00etara.
Aparkaleku-zerbitzua larunbatean hasiko da, 8: 00etan, eta partida amaitu eta ordubetera amaituko da (edo bi ordu geroago, txapeldunak izanez gero).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin