Taldeko kirol guztietan dago arrakasta lortzeko bete behar den maxima bat; batasunak indarra egiten du. Sutan markatutako esaldi horrekin iritsiko da Reala Montjuïc-eko Estadi Olímpic zelaira eta bertan munduko talde indartsuenetako baten aurka jokatuko du, FC Barcelonaren aurka. Joan den asteazkenean RCD Mallorcaren aurka Anoetan utzitako bultzada eta sentsazio onak hartu behar dira kontuan hobekuntzan beste aurrerapauso bat emateko eta hazten jarraitzeko.
Aurkezpen gutxi behar du gure gaurko aurkariak. Maila mundialeko jokalariak eta euren selekzioetako liderrak posizio bakoitzean, edozein jokalditan defentsarik ordenatuena desorekatzeko gai direnak. Realzaleen anbizioa izango da gaurko beste gakoetako bat. Puntuak batzen jarraitzeko gogo handiarekin iristen zarenean, zurea talde hobea egiten jarraitzeko, horrelako eszenatoki batean mahai gainean kolpe bat ematea da horren guztiaren seinalerik onena. Guztion batasunak emango digu horretarako indarra. AURRERA REALA!!!