Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, azaroko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den Sevilla FC, Levante UD eta RC Celtaren aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Adnan Januzaj. Txuri-urdinak 4 puntu lortu ditu, beraz, bera da azaroko MVP-a.
Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Adnan Januzajen kamiseta irabazteko. Irabazlea Aroa Saez de Egilaz da. Zorionak!
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.