Denboraldiko azken konpromisoa etxean gaur gauean Realarentzat. Reale Arenak 2019-2020 ikasturte luzeko azken agerraldia egingo du etxeko lanak eginda iristen den aurkari batekin. Sevilla FC taldeak UEFA Champions Leagueko sailkapen matematikoa lortu zuen iragan jardunaldian Vila-realen aurka guk lortutako garaipenari esker. Helburua poltsikoan izan arren, LaLigan sei porroteko marka historikoa bizirik mantentzea bilatuko dute andaluziarrek.
Markagailuan abantaila hartzea are eta beharrezkoagoa izan da txapelketa itzulera honetan. Talde gutxik lortu dut horri buelta ematea, Reala horietako bat izan da. Gaurko gure aurkaria estatistika horren erakusgarri nagusia da. Sevilla da denboraldi honetan partidako lehen gola gehien sartu duena, hogeita bost aldiz, eta bitan baino ez du galdu.
Iritsi da ordua. Garaipen bat lortzeak Europako txartela ziurtatu edo bideratuta utziko liguke, beste batzuen emaitzaren arabera. Astelehenean Vila-realen lortutako garaipenak inoiz ahaztu ez genuen zerbait berretsi zuen. Reala edonor garaitzeko gai da, jokoarekin, kalitatearekin eta konpromisoarekin. Zuengan konfiantza dugu. Aurrera Reala!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin