REAL SOCIEDAD – REAL MADRID (18:30)

Azken bultzada

Bi final. Hori du gure Realak 18-19 Denboraldia amaitzeko. Ez dira errazak izango, historian Champions gehien irabazi dituen taldea eta arerio zuzen bat. Inoiz baino batuago egon beharko gara, eskuratzeke dugun helburua bihotza txuri-urdin dugun oron ametsa da. Harmailetatik jaso behar dute jokalariek aurrean izango duten etsai handia gainditzeko.


Real Madridek egon behar duen lekura itzultzeko deituak dauden gazteak izango dira txurien mehatxu nagusia. Vinicius, aurreko jardunaldian itzuli zena min hartuta egon ondoren, Brahim eta Valverde, izar mundialak diren Courtois, Varane eta Modricekin batera, edozein arerio urduri jartzeko kapaz dira. Madrildarrak iristen diren egoera, ez dute ezer jokoan, ezin gaitu erlaxatu.


Ez da dena gure esku egungo, hirugarren taldeen emaitzak kontuan izan beharko dira, baina dena utzi beharko dute jokalariek zelaian Bartzelonara aukerekin iristeko. Harmailak bizirik mantendu du taldea zailtasunen aurrean urte osoa zehar, azken esfortzua falta da. AURRERA REALA!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!