Reale Arena emozioz eta sentimenduz betetako gau bat bizitzeko prestatzen ari da, igande honetan euskal derbia dugu gure etxean. Aurkariagatik ez ezik, Imanol Alguacilek sei urte ahaztezinen ondoren txuri-urdinen entrenatzaile gisa agur esan ondorengo lehen lehia da gaurkoa. Oriotarraren azken derbia txuri-urdinen aulkian, merezitako agurra jasoko du bi aste barru, baina bere omenaldia gaur hasi behar da.
Alderdi emozionaletik haratago, partidak berebiziko garrantzia du kirol arloan. Realak hiru puntuak batu behar ditu historia egiteko eta europar txapelketetarako seigarren sailkapena jarraian lortzeko. Realzaleek beren indarra berreskuratu nahi dute bere jendearen aurrean, ahaztezina izango dela agintzen duen gau baterako.
Zaleek garrantzia handia izango dute taldea garaipenera hegan eramateko. Partida berezi honetan merezi duen agurra eskaini nahi diogu Imanoli eta Europarekin amets egiten jarraitu. Jokalariek badakite gaurkoaren garrantzia eta dena utziko dute berdegunera jauzi egin bezain pronto. Gaur gauean denok batera Imanolen alde, Realaren alde eta Europaren alde. AURRERA REALA!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin