Denboraldiko egiaren unea iritsi da. Amaierarako lau jardunaldi eta dena erabakitzeke. Realak Ciutat de Valencia bisitatuko du gaur gauean, Europako sailkapenera are gehiago hurbiltzen duten hiru puntu lortzeko asmoz. Sailkapena oso estu dago goiko aldean, eta gaur gertatuko dena ez da behin betikoa izango, baina hiru puntuk sekulako bultzada emango liokete txuri-urdinei.
Levantek bizia berreskuratu du azken asteetan. Txapelketaren zati handi batean mailari eusteko aukerarik ez zuela zirudien, baina bere azken orduko erreakzioak mailari eusteko borrokan sartu du bete-betean. Ez dute lan erraza, baina oraindik euren esku dute LaLigan jarraitzea. Granotena ez da inoiz zelai erraza izan donostiarrentzat, Morales, Roger edo Bardhi inspiratuta dituenean beti baita arriskutsua aurkarientzat.
Realak hiru puntuak lortu nahi baditu bere bertsiorik onena eskaini beharko du. Etxekoek bizitza jokoan dute eta ez dute ahuleziarik barkatuko. Hiru jardunaldi irabazi gabe egon ondoren, garaipenaren bidera itzuli, hiru puntu lortu eta Europarako aurrerapauso handia emateko garaia da. Aurrera, Reala!
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin