Realzale Programa

Azken hilabetea puntuak metatzeko

Iaz bezala, abendua ere Realzale Programan sartuko da; hala, gure zaleek puntuak bildu ahal izango dituzte 2019ko azken hilean ere, zeinean kontsumoak gora egiten baitu orokorrean, eta gure hamar marka kolaboratzaileetan bereziki. Beraz, abenduko puntu horiek ere zenbatu egingo dira urtarrileko lehen astera aldatu den lehen itxierarako.

Laburbilduz, Realzale Programari etekina ateratzen ari diren zaleek urtarrilaren 17ra arte itxaron ahal izango dute beraien puntuekin zer egin erabakitzeko, eta, horrela, gure marka elkartuetan abenduan kontsumitzen duten guztiari oraintxetik onura ateratzeko.

14000 bazkide etekina atera diote

Hurbil da Realzale Programaren urte itxiera eta jadanik gure bazkideen heren bat baino gehiagok etekina atera diote. Zehazki 14000 bazkideek puntuak metatu dituzte eguneko erosketak programako marketan eginez

2017ko irailan hasi zen eta harez geroztik, familia txuri urdinak (bazkideak, akziodunak, RS Fanak eta RS Lagunak) 900.000 puntu baino gehiago metatu ditu. Modu horretan deskontu garrantzitsuak lortu dituzte beraien kuotetan, baita bere familia kidei eta lagunei lagundu ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!