GIRONA FC – REAL SOCIEDAD (20:00)

Azken txanpa


Realak denboraldiko azken konpromisoari ekingo dio gaur arratsaldean. Montilivira bisita aste honetan Matarazzokoek dituzten bi hitzorduetako lehena da. Astea igandean amaituko da, Anoetan, Valenciaren aurka. Tentsio handiko lehia espero da. Izan ere, etxekoek bizitza dute jokoan kurtso amaierarako. Jaitsiera saihesteko borroka sutan dago.


Txuri-urdinek ez dute etxekoen larritasunik, baina hurrengo urteko ametsak elikatzen dituzten sentsazioekin itxi nahi dute lana, konpetizio eta sari ugari egongo baitira jokoan hemendik hilabete batzutara. Betisen aurkako partidaren amaiera bide ona izan zen azken hiru partida hauetarako.


Donostiarrak, Europako saria poltsikoan dutela, premiarik gabe doaz, baina partida bakoitza irabazteko gosearekin, Michelen taldeak egingo duen presio itzelari aurre egin beharko diote. Izan ere, taulako azpialdea dagoen bezala, garaipena da Girona erretzetik urrunduko lukeen gauza bakarra. Tentsio handiko partida izango dugu Montilivin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!