CD LEGANES 2 - 1 REAL SOCIEDAD

Azkeneko jokaldian

Vídeo

Azkeneko jokaldian. Realak porrota jasan du Leganesen lehen zatian aurreratuta Isaken golari esker. Bigarrenean etxekoek buelta eman diote markagailuari Oscarren falta jaurtiketa bateri esker azkeneko jokaldian.

Butarque beti da zelai zaila. Sailkapenean gora egin dute, Aguirrek bereak suspertu ditu eta bizirik daude mailari eusteko borrokan. Bere hasiera, beti bezala, indartsua izan da. Eskerrak Remiro bikain aritu den Braithwaiteren erremate batean. Apartekoa atezaina. Realak, baloiarekin, ondo egin du, eta, Sorianoren aldaratzean egindako huts bat baliatuta, Isakek aurretik jarri ditu donostiarrak. Eskubide handia. Imanolen mutilek ondo jarraitzen zuten erasoan eta Januzajek penaltia gertu izan du. Zero eta bi izan zitekeen.

Bigarren zatian, etxekoen hasiera oldarkorra izan da, eta Omeruori esker berdinketa lortu dute. Gipuzkoarrei gehiago kostatu zaie bigarren 45 minutuetan. Oinetan gutxiago irauten zuen baloiak, eta ez da erraza izan. Ia ez da aukerarik izan bi ateetan. Azkeneko jokaldian iritsi da etxekoen bigarrena, Oscarren falta jaurtiketa geldiezina. Azkar altxa beharra dugu, erronka ederrak ditugu aurretik. Haien bila. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

CD Leganes: Soriano, Rosales, Omeruo, Awaziem, Bustinza (kap), Silva, Recio, Roque Mesa, Rodrigues (Guido, 72. min), Eraso (Aitor, 57. min) eta Braithwaite (Oscar, 80. min).

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz, Le Normand, Monreal, Zubeldia, Guevara, Sangalli (Odegaard, 57 '), Januzaj, Portu (Barrenetxea, 62') eta Isak (Willian Jose, 70 ').

Golak: 0-1: Isak, 21. minutuan. 1-1: Omeruo, 50. minutuan; 2-1: Oscar, min. 94.

Epailea: Melero Lopez. Txartel horiak: Recio, Awaziem, Guido eta Silva, eta kanpoko Zubeldia, Guevara eta Willian J.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!