CD LEGANES 2-2 REAL SOCIEDAD

Azkeneko minutuetan

Vídeo

Azkeneko momentuan ihes egin dio garaipenak Realari Butarquen. Txuri-urdinek berdinketa bat lortu dute etxetik kanpo jokatutako bigarren neurketan, markagailuan aurretik joan ondoren ia partida osoan. Garitaroren taldeak gutxiagora joan da atsedenaldira bi golen abantailarekin iritsi ondoren.

Egia da etxekoak hobeto aritu direla lehenengo minutuetan, baina berehala erantzun du Realak. Zalduaren jokaldi bikaina eta Zurutuzak honen pasea aprobetxatu du gola sartzeko. Aurreko jokaldian Juanmik ezin izan du Cuellarren aurrean talde txuri-urdina markagailuan aurreratu. Abisu bat izan da hori. Abantaila horrekin, momentu hau aprobetxatu dute kanpokoek beste eskuin hegaleko jokaldi batean bigarrena egiteko. Illarrak, bolea zehatz batekin, huts eta bikoa jarri du. Reala seriotasuna erakusten ari zen. Errez jokatzen eta praktikoak izaten. Madrildarrek aukera izan dute emaitza murrizteko atsedenaldira iritsi baino lehen. Siovasen burukadak langan jo du, bitan.

Baina Leganesek ez du amore eman eta saiatzen jarraitu du. Txuri-urdinak baina hobeto atera dira bigarren zatian eta, horri esker, gola eskuratu dute El Zharren areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Talde gipuzkoarrak protagonismoa galdu du neurketan eta etxekoek, aldiz, irabazi egin dute. Realak lanean jarraitu du garaipena eskuratzeko helburuarekin, baina Leganes aukerak sortzen joan da etengabe. Realak hirugarrena egiteko abagunea izan du, baina Cuellar handi egin da aurrelarien aurrean. Laurogeita hamarrera iristeko segundoak falta zirenean iritsi da El Zharren bigarrena, pena bat hiru puntuak eskuan genituenean.

Fitxa teknikoa:

CD Leganes: Cuellar, Juanfran, Muñoz (En-Nesyri, min. 85), Siovas, Gumbau, Rubén Pérez (cap), Ojeda (Diego Rolan, min.65), El Zhar, Silva, Eraso (Santos, min.46) y Carrillo.

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Llorente R. (Aritz, min.28), H. Moreno, Theo, Zubeldia, Illarra (cap), Zurutuza (Merino, min.59), Oyarzabal (R. Pardo, min.74), Juanmi y Willian J.

Golak: 0-1: Zurutuza, min.11. 0-2: Illarra, min.17. 1-2: El Zhar, min.54; 2-2: El Zhar, min. 88.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Silvari eta kanpoko Zaldua eta Juanmiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!