REAL SOCIEDAD – FC BARCELONA (21:00)

Bagera


Donostiako eta Azpeitiko egunik handienaren bezperan, danbor hotsak alde batera geratzen dira, FC Barcelona bezalako talde handi bati aurre egiteko kontzentrazio maximoa behar. Joan den astearteko ahalegina atzean geratu da, pozak gurekin jarraitzen du eta iraun dezala...


Flickenak futbol ikasturteko unerik onenetako batean datoz. Bere betiko aurkariaren aurka lortutako Superkopa besapean hartuta, ligako lidergoan tartearekin eta kopako hurrengo kanporaketarako sailkatuta, azeleragailua zapaldu eta batzen jarraitu nahi dute, fronte guztietan euren nagusitasuna ezartzeko.


Getafe CFren aurkako garaipenak sailkapenaren lehen bultzada eman zien txuri-urdinei, mahaian kolpe bat emanez indartzeko unea da. Talde honek handienen mailan lehiatzeko gaitasuna erakutsi du. San Sebastian eguneko festa gaur gauean hastea da helburua. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!