Realak Sevilla FC hartuko du gaur gauean Anoetan, txapelketa hasiera honetan ezuste handienetariko talde bat. Vigoko azken neurketak ez zuen etxetik kanpo lehen garaipena lortzea ekarri, baina azken minutuetan lortutako berdinketak eta taldeak gehiago lortzeko gai izatearen sentsazioak baikortasunera garamatza eta garaipenak iritsiko direla uste izatera.
FC Barcelonaren aurka lortutako garaipen sendoak gaurko gure aurkariak duen ahalmen guztia erakusten du, nahiz eta RCD Mallorcaren aurka etxean jokatutako azken norgehiagokan 10 minutu eskasetan markagailua irauli. Azken estropezu horrek minduta, ziur ahaleginak areagotuko dituztela bide onera itzultzeko eta taularen lehen erdian sendotzeko.
Denboraldiaren lehen laurdena igarota, bigarren aukera askorik ematen ez duen lehiaketa batean, garaipenak gehitzen hasteko denbora. Futboleko ikastaroan dinamikak zenbat eta hedadura handiagoa izan, lortutako kotak orduan eta handiagoak izanten dira. 89. minutuan sartutako gol bat izan daiteke horren hasiera, goazen gaur jarraipena ematera horri. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin