XABI ETA TXARLY HARROBIAREKIN

Baloreak transmititzen

Vídeo

Real Sociedad Fundazioak eta Zubietako harrobiko futbolak helburu bat dute eta honengatik egunero lan egiten dute: gure jokalari gazteen formazio integrala. Harrobi txuri-urdinetik pasa ondoren, jokalari hobeagoak izatea lortu nahi da eta, batez ere, pertsona hobeagoak izatea. Realeko harrobiaren futboleko teknikoek egunero egiten duten zeregin honetan, entrenamenduetatik haratago, gure gazteen heziketan faktore asko zaintzen dira (ikasketak, elikadura ohiturak, emozioen kudeaketa, teknologia berrien erabilera zuzena...).

Formazio prozesu horretan, txikienek, aldizka, bisita bereziak hartzen dituzte. Hauen artean, lehen taldeko jokalariak Gorabide eraikinera gerturatzen dira gazteekin ideiak eta baloreak partekatzeko, oso aberasgarriak izango direnak jokalari gazteen etorkizunera begira.

Xabi Prieto eta Carlos Martinezek gure ondasun nagusia den harrobiarekin pasa nahi izan dituzte beren azken orduak Realako jokalari bezala. Dudarik gabe, hitzaldi aberasgarriak izan dira gazte hauentzat. Helduek esaten zutena arreta handiz jarraitu zuten gaztetxoek. Lehen taldeko jokalariak idoloak dira, ereduak Zubietako jokalari gazteentzat. Horregatik, lehen pertsonan azaldutako esperientziak eta aholku onak oso positiboak dira gure jokalari gazteen formazio bidean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!