RC CELTA DE VIGO – REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00)

Bat eginda, gorantz

Bat eginda dagoen taldea arrakastatik gertuago dago. Mentalitate hau izan dute bide lagun txuri-urdinek aurredenboraldiko lehen egunetik eta orain arteko emaitza onak horren erakusle dira. Konfiantza altua da, baina alerta maila ez da jaitsiko puntu beharrean dagoen RC Celta de Vigoren aurka.


Jaitsiera postuen ertzean, urdinek erreakzionatu behar dute bi garaipen eskuratu ondoren lehen bederatzi jardunaldietan. Iago Aspasek, gure mamu beltzak, bere ibilbide osoan izan duen gola berreskuratu nahian dago. Tanto bakarra sartu du denboraldi honetan, baina estatistika horiei kasu egiteak ez digu lagunduko Abanca Balaidosen.


LaLiga Santanderren exijentzia maila handiena da, sailkapenaren goiko postuetan kokatuta mantentzeko huts egiteko aukera gutxi izan ohi dira 38. Jardunaldietan. Errendimenduan erregulartasun altu bat aurkitzeak astebururo helburua gerturatuko luke. Reala prest dago horretarako. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!