Astebete geratzen da final handirako. Denok desiratzen dugun hori. Baina, aurretik, hitzordu garrantzitsu bat dugu, beste bat. Finala baino lehen beste bat, eta horretan zentratu behar gara erabat.
Beti zailtasunak sortzen dituen neurketa baten aurrean gaude. Alaves bete-betean ari da mailari eusteko lehian, eta puntu bakoitza altxor preziatua da haientzat. Quique Sánchez Floresen etorrerak aldaketa guztien txinparta berritu hori eman die babazorroei, eta aire gehiagoren bila datoz Anoetara.
Anoeta benetako gotorlekua da Matarazzo iritsi zenetik. Talde txuri-urdina Amaran jokatzen ari denean erakusten ari den segurtasun horrek goiko postuetara eraman ditu. Dinamika horri eustea funtsezkoa izango da txapelketa amaierako rush honetan Europako postuengatik borrokatzeko.
Arratsaldekoa partida polita izango da, harmailak motibatuta egongo dira eta, gainera, duela aste batzuetatik taldea inguratzen duen espiritu positibo horrek kutsatuta. Laister datorrena guztion buruan dago, baina gaurkoa ere oso garrantzitsua da. GUazen, Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin