Futbola Anoetako Estadiora itzuliko da denbora luzez gogoratzeko osagai guztiak dituen larunbat arratsalde honetan. Taldea garaipen gosez dator, lehenengoa iristea kostatzen ari da txapelketa hasiera honetan. Harmailak beretarrak bultzatu nahi ditu eta gehien behar duten uneetan eutsiko die, dudarik gabe. Gaur babes guztia ezinbestekoa da, Real Madriden aurka jokatuko dugu.
Real Madrid garaitzeak suposatzen duen pizgarria Jonh Benjamin Toshacken omenaldia gehitu behar zaio. Galestarra, gure historiako entrenatzaile garrantzitsuenetako bat, Donostiara itzuliko da merezitako errekonozimendu honetarako. Realaren historian partida gehien zuzendu dituen bigarren entrenatzaileak (386), 87ko Kopako titulua bere palmaresean duela, txuri-urdinen familiaren eskerra jasoko du.
Gaur zale realzaleak bere armairua irekiko du eta ez du zalantzarik izango zer arropa jantzi. Txuri-urdina jantziko du, bere aita eta amaren eskutik joango da Amararantz, lagunekin geratuko da Ferreriasen berotzeko eta Errondo zeharkatu eta sarrerako ateari aurre egiten dionean jakingo du 12. Jokalaria izateko prest dagoela. Batasunaren indarra garaipeneraino iristeko. AURRERA REALA!!!