Realak Valladolideko Nuevo Jose Zorrilla bisitatuko du gaur arratsaldean, beste aste perfektu bat ixteko eta garaipenek ematen duten irribarrearekin berri bati ekiteko. Taldearen dinamika klubaren historia liburuetan sartu da bete-betean, baina olatu onean doanean arraun egiten jarraitu behar da.
Pachetak eliterako berreskuratu zuen talde pucelarra, LaLiga Smartbanken egindako kanpaina bikainaren ondoren, eta taldearen nukleo gogorrak ez du aldaketa handirik ikusi Lehen Mailako abenturan. Sergio Leonek, lau golekin, eta Shon Weissman israeldarrak, Oscar Planok eta Roque Mesak ezarritako erritmoan jokatzen duen talde baten erasoko lidergoan jarraitzen dute.
Pucelara joandako ia seiehun realtzalek Reale Arena bezala sentiarazi nahi izango dituzte bereak, etxekoak gehien estutzen dituzten uneetan babesa emanez. Taldearen nortasunari esker, gure gaitasunez konbentzituta ateratzen gara lehia guztietara. Denok batera garaipen berri bat lortzeko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin