SEVILLA FC – REAL SOCIEDAD (18:30)

Batera altxatzera

Zortzi jardunaldiren ondoren iritsi zen porrota orain duela zazpi egun Realarentzat. Bolada on bateri amaiera eman ondoren ahalik eta goizenen altxa behar da, taldekide guztiak bat bezala. Modu horretan iristen da taldea gaur Ramon Sanchez-Pizjuanen duen borrokara, bat eginda eta Atletico de Madriden aurka izandako akatsak zuzendu direla jakinda. Taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du, aitzakiarik gabe, dena ematera irtengo dira.


Europa Leagueko final zortzirenetako kanporaketaren erdian aurkituko dugu Sevilla FC. Osteguneko joanekoan bina berdindu ondoren Slavia Praharen aurka, guztiz irekia dago hurrengo faserako txartela. Ben Yedder edo Sarabiaren mailako jokalariak kontrolpean izan beharko ditugu sailkapenean aurreratu ahal izateko. Taldearen batasunarekin posible izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!