Realak puntu bat batu du San Sebastian Egunean Vallecasen jokatutako partidan Rayo Vallecanoren aurka bina berdindu ondoren. Txuri-urdinak galtzen hasi dira, baina azken minututan neurketa estutu dute eta garaipena gertu izan dute. Aldiz, hiru puntuak ez dira iritsi.
Lehen zatia ez da ona izan. Reala ez da eroso sentitu eta etxekoek sentsazio onak izan dituzte. Ordu erdira iritsi aurretik Rayok bi goleko abantaila lortu du. Santik eta Embarbak aldapan gora jarri dute partida gipuzkoarrentzat. Hala ere, atsedenaldira iritsi aurretik Realak diferentzia murriztu du. Illarraren erdiraketa eta Hectorren burukada sareetara. Atsedenaldia, baina atzetik markagailuan.
Bigarren zatian aurrera pauso bat eman du Realak. Metroak irabazi ditu eta baloiaren jabe egin da. Rayok, aldiz, atzean gorde da eta kontraerasora irten da min egiteko. Alguacilenek ezin izan dute aukera garbirik sortu. Zubeldiaren burukada bat aukera garbiena. Azkeneko minutuetan bultza egin dute txuri-urdinek. Willian Josek lortu du berdinketa Oyarzabal eta Januzajen jokaldi on baten ondoren. Luzapenean iritsi dira garaipena eskuratzeko abaguneak, baina Juanmik eta Sandrok ezin izan dute asmatu. Puntu bat geitzen jarraitzeko 2019 honetan. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Rayo Vallecano: Dimitrievski, Advincula, Velázquez, Ba, Amat, Álex Moreno, Santi, Trejo (Pozo, min. 85), Imbula (Medrán, min.78), Embaraba (kap) (Bebé, min.63) eta De Tomás.
Real Sociedad: Gero Rulli, Aritz, Llorente R., H. Moreno, Theo, Illarra (kap), Zubeldia, Sangalli (Sandro, min.74), Oyarzabal, Januzaj eta Willian J. (Juanmi, min. 82).
Golak: 1-0: Santi, min. 23; 2-0: Embarba, min. 28; 2-1: H. Moreno, min. 40; 2-2: Willian J.
Epailea: Medié Jiménez. Txartel horia erakutsi die etxeko Velázquez eta Dimitrivskiri eta kanpoko Llorente R.-ri.