REALZALE LEIALA

"Bazkide guztiei gomendatzen diet"

Vídeo

Gure bazkide guztiek Realzale Leiala programa ezagutzea nahi dugu, azken finean zuek bere abantailez goza dezaketenak zaretelako. Horregatik, joan den igandean, SD Eibar-en aurkako partida aurretik, hainbat informazio-puntu jarri genituen zuen eskura. Bertan, zuen fideltasuna eta konpromisoa saritzen duen programa hau hobeto ezagutu ahal izan zenuten

Partida hasi baino bi ordu lehenago, klubaren monitore batzuk egon ziren jendeari programa hau zer den azaltzen eta zalantza guztiak argitzen. “Guztiei gomendatzen diet, abantaila asko ikusten ditut guretzat”, iritzi orokorra izan zen gure bazkideen artean. Hala, baieztatu dute Realzale Leiala egunero finkatuagoa dagoela eta programaren harrera ederra izaten ari dela.

Monitoreak ez ziren soilik egon Anoetaren inguruetan eta barruan, baita zaleen autobusetan ere. Probintziako hainbat autobusetan bidaiatu zuten Realzale Leiala jendeari erabiltzen irakasten. Eta laster beste autobus batzuetan egongo dira. Gure bazkide guztien aldez aurretiko jarrera ezin hobea izan zen. Jada programa erabiltzen ari diren pertsona guztiek azaroaren 30era arte dute bere puntuen norakoa erabakitzeko. Lehen itxiera iristen da, beraz, lehen deskontuak hurbilago daude.

Programa oraindik ezagutzen ez baduzu, link honetan informazio guztia daukazu Realzale Leiala programaz gozatzen hasteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!