‘Realzale Leiala’ plana

“Bazkideak abantaila izatea eta harro sentitzea”

Vídeo

Denbora berri bat iritsi da. Pertsonetan orientatutako denbora. Hau da Realaren fidelizatze planaren hasiera. Klub txuri-urdinak ‘Realzale Leiala’ plana aurkeztu du gaur. Aurkezpena Anoetako estadioan izan da eta hizlariak Jokin Aperribay, presidentea, eta Begoña Larzabal, komertzial eta marketin sailaren ardunaduna, izan dira. Biek planaren xehetasunak aurkeztu dituzte: bazkideek abantailak lortuko dituzte gure lurraldeko enpresa garrantzitsuetan erosketak egin eta gero (BM supermerkatuak, Vasa Volkswagen, Reale Aseguruak, Super Amara, Halcon Bidaiak eta IMQ). Anoetara partidak ikustera etortzeagatik abantailak izango dituzte baita ere. Bazkideek beherapen garrantzitsua izango dute abonuan eta abonu berbera dohainik atera daiteke.

Aperribayk ondorengoa azaldu du: “Zaleak gertu sentitu nahi ditugu. Horregatik bazkideengatik zer egin genezaken pentsatu genuen eta plan hau sortu zen. Enpresek eta bazkideek erlazio zuzena izango dute eta ondorioz bazkideek onurak lortuko dituzte Realean parte hartzeagatik. Presidenteak “jendea Realaz harro sentitzea” bilatzen dutela azpimarratu du.

Larzabalek, bestealde, ondorengoa adierazi du: “Ordaina hitz ekonomikoetan azaldu nahi dugu. Bazkideek arrazoi bat gehiago izango dute Anoetara etortzeko eta bazkide ez direnek beste arrazoi bat izango dute bazkide izateko. Ingurune berri bat sortu nahi dugu klubaren zehar lehen mailako markekin. Guztiok irabaziko dugu. Plana sendoa da, baina hasiera da bakarrik”.

Fidelizatze plana osatzen duten enpresen arduradunak prentsaurrekoan izan dira eta poztasuna adierazi dute bazkideekin lan egiteagatik. Ondorengo arduradunak etorri dira: Antonio Leon (Repsoleko ordainketa arduraduna), Monika Inciarte (Gipuzkoako Halcon Bidaieko zuzendaria), Urko Odriozola (Gipuzkoako IMQ-ko ordezkaria), Pedro Galdos (BM Supermerkatuen Marketineko arduraduna), Victor Espinona (Super Amarako zuzendaria), Elisabet Gurrutxaga (VASAko kudeatzailea) eta Jose Iñigo Aranburu (Reale Aseguroetako sukurtsaleko zuzendaria).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!