MARTXOAN SARE SOZIALETAN IZANDAKO HAZKUNDEA

Erritmoa ez dadila eten

Realak sare sozialetan hazkunde handia izaten jarraitzen du, batez ere 23-24 denboraldian, munduko klub mediatikoenekin batera eta klub txuri urdinak baino masa sozial askoz handiagoarekin.

Urrutira joan gabe, LaLigako kluben arteko martxoko balantzean, Realak sare sozialeko balio nabarmenenetan goiko aldean jarraitzen du: top 6 engagement globalean, top 4 bideoko bistaratze totaletan eta top 5 jarraitzaile kopuruan (iturria: Blinkfire).

Tik Tok-en gorakada

Denboraldi hasieran ezarritako helburuetako bat Tik Tok izan zen, modako sare sozialetako bat, batez ere, gazteenen artean. Joan den hilabetean goraka jarraitu dugu, eta LaLigako top 4ari eutsi diogu bai engagement eta bideo-bistaratzeetan, bai jarraitzaile kopuruan, FC Barcelona, Real Madrid eta Atletico Madriden atzetik soilik.

Nazioartean ere eragina izan du hazkunde horrek. Txapeldunen Ligako multzoen fasean parte hartu duten 32 kluben artean top 10ean gaude engagement, bideo bidezko bistaratzeak eta jarraitzaile kopurua.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!