Uztailaren 11tik 21era: “Hanburgesarik onena” bilatzen duen jaialdi gastronomikoa

The Champions Burger egingo da Reale Arenan

Uda honetan, hanburgesarik onenak lehiatuko dira Reale Arenan. Uztailaren 11tik 21era, “The Champions Burger” jaialdi gastronomikoa egingo da gure etxean. Espainiako hanburgesarik onena bilatzen duen jaialdia da, eta Euskadin egingo da lehen aldiz. The Champions Burger jaialdia hanburgesen erreferentziazko ekitaldi bihurtu da, eta iaz ia milioi bat bisitari izan zituen. 

Ekitaldiak, gainera, bisitarien esku uzten du datorren udazkenean “Espainiako hanburgesarik onenaren” finalean hiria ordezkatuko duen hanburgesaren aukeraketa. Publikoak hanburgesaren ogia, haragia, osagaien konbinazioa, aurkezpena eta originaltasuna bezalako alderdiak baloratuko ditu, eta horrela hartuko du erabakia.

Reale Arenara joaten den publikoak jatetxe onenek food truck formatuan eskainitako gourmet hanburgesen proposamen ugari dastatu ahal izango ditu: klasikoenak eta sormen handienez egindakoak ere, abangoardistenak, haragi hautatu ziurtatu onenekin, artisautzako ogiekin eta lehen kalitateko produktu freskoekin egindakoak.

Aukera gastronomiko paregabea publiko txuri urdin-arentzat eta Gipuzkoako publikoarentzat, jatetxe bakoitzera joateko probintzia desberdinetatik ibili beharrik izango ez duelako eta, gainera, gourmet hanburgesa horietako bakoitza Reale Arenako zelaian bertan dastatzeko esperientzia bikoitza biziko duelako.

Jaialdi gastronomikoak 16 hiri bisitatuko ditu 2024an

The Champions Burger kontzeptu gastronomiko berri bat da, duela zazpi urte Valentziako lau enpresaburu gaztek sortutakoa, eta “Espainiako hanburgesarik onena” bilatzen du herrialdeko hanburgeseria nabarmenenen artean. Aurreko edizioetako arrakasta dela eta, 1.250.000 pertsona baino gehiago izan baitira eta 150 jatetxe baino gehiagok parte hartu baitute, txapelketa ez da soilik Valentzian egingo, 2024an 16 hiritan egingo da-eta.

5. edizio honetan, txapelketa dagoeneko Murtzian, Kordoban, Alacanten, Zaragozan, Las Rozasen (Madril) egin da, eta 400.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Ondoren, Bartzelonara, Sevillara eta Valentziara joango da, uztailean Reale Arenara iritsi aurretik. 

Aurten ere “Europako hanburgesarik onena” aukeratuko da, txapelketaren nazioarteko izaera sendotuz, eta Espainiako finalera igarotako 10 onenek eta Europako hainbat herrialdetako goi mailako hanburgeserien ordezkaritza batek parte hartuko dute.

En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!