GRANADA CF - REAL SOCIEDAD (ASTELEHENA, 19:30)

Begirada Granadan jarrita

Realak Liga F-ko beste jardunaldi bati ekingo dio astelehenean, Granada CFren aurka, Andaluziako taldearen kirol-hirian (19:30). Champions Leagueak eta Zubietan bizitako gau historikoak markatutako astearen ostean, txuri-urdinek ligan jarriko dute berriro arreta guztia, denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko helburuarekin.

Taldea sentsazio onekin iritsiko da Granadara, Chelsearen aurka erakutsitako mailak indartuta. Europako talderik onenetako baten aurrean izan arren, Realak parez pare lehiatzeko gaitasuna erakutsi zuen kanporaketako une askotan, nortasunez eta ausardiaz jokatuz eta aurkariari min egiteko gai zela erakutsiz. Orain, sentsazio horiei ligan jarraipena eman eta emaitza on bihurtzea izango da helburua.

Logroño Uniteden aurka lehen jardunaldian jasotako porrotaren ostean, donostiarrek aurrerapauso bat eman nahi dute Granadan. Aurrean, denboraldi hasiera hau anbizio handiz ekin dion aurkaria izango dute. Beste proba garrantzitsu bat izango da hazten eta bere bidea egiten jarraitzen duen taldearentzat, eskakizun handiko denboraldi honetan.

Astelehenean, aurrera egiten jarraitzeko beste aukera bat. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!