REAL SOCIEDAD – VALENCIA CF (18:30)

Beharra lagun eraikitzeko


Reale Arenak bere taldea hartuko du berriro nazioarteko bigarren geldialdiaren aurretik geratzen diren hiru partidetatik lehena izango da gaurkoa. Valencia, Anderlecht eta Atletico Madridek bisita egingo digute aste gogor honetan. Realak, LaLigan puntuak behar dituenak, dena utziko du zaleei lehen garaipena eskaintzeko.


‘Pipo’ Barajaren Valencia CF da lehen aurkaria. Txapelketako talde gazteenetako batekin, cheek arnasa hartzeko eta pixkanaka posizioak igotzeko aukera bezala aurre egingo diote gaurko lehiari, zergatik ez, Europako txapelketak jokatzeko aukerarekin amesteko. Mamardashvili, Pepelu eta Hugo Durok jarraitzen dute talde honen bizkarrezurra izaten.


Denboraldia aurrera doa eta puntuak batzeko beharra errealitate bat da. Azken bosturteko Realak oraintxe bertan baino maila altuagoetan borrokatzera ohitu gaitu eta haietara iritsi nahi du. Puntu beharra gure bultzada izango da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!