Villarreal CF – Real Sociedad (20:45)

Beharrezko erreakzioa

Realak LaLiga Santanderreko zelai gogorrenetariko bat bisitatuko du gaur arratsaldean. Urte hasiera zail baten ondoren, Eusebio Sacristanen gizonek lehia zail bat dute aurretik non garaipena lortzea ezinbestekoa da.


Talde horia beti izan da arerio deseroso bat txuri-urdinentzat. Azkeneko bisita Estadio de la Ceramicara eredu. Nicola Sansoneren bi atzaparkada nahikoak izan ziren Reala punturik gabe uzteko. Itsaspekoak denboraldi hasiera txarra bideratzeko kapaz izan da Javier Calleja aulkira iritsi zenetik eta, Bakambu futbol txinatarrera joan arren, erasoan erregistro guztietan etekina ateratzeko kapaz diren aurrelariak dituzte.


Erreakzioa iritsi behar da. Taldeak ezin ditu puntu gehiago utzi bidean. Kolore batzuengatik, helburu batengatik. GOAZEN REAL!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!