REAL UNION 0-0 SANSE

Berdinketa derbian

Sansek hutsera berdindu du Real Unionen aurka gipuzkoako derbian. Balioaren jabetza kanpokoek izan dute lehenengo minututik. Lehenengo jokaldi arriskutsua beraiena izan da ere Capillaren jaurtiketarekin. Muguruzak, hortik gutxira, aukera bikaina izan du gola sartzeko baina etxeko atezainak baloia aldentzea lortu du. Real Unionek, bere aldetik, hobeto sentitzen joan da partidan minutuak pasa ahala, batez ere lehenengo zatiko azkeneko minutuetan. Bai Martinsek baita Estradak ere bi aukera izan dituzte irundarrentzak markagailuan aurreratzeko baina ez dira zuzen egon. Beraz, aukera gutxi eta neurketa parekatua.

Aitor Zulaikaren mutilek hobeto hasi dute bigarren zatia eta garaipenaren bila joan dira. Sei korner sortu dituzte hamar minututan. Horietako batean Le Normandek buruz sartzeko aukera izan du baina Real Unionen atzelariak bikain aritu dira jokaldi horiek aldentzeko. Gorosabel ere ondo aritu da eskuin hegaletik, zentro desberdinak ipiniz, baina golik eskuratu gabe. Azkeneko minutuetan neurketa berdindu egin da eta etxekoek pare bat aukera izan dituzte hiru puntuak lortzeko, baina inork ez du azkenean bere helburua lortu eta talde bakoitzat puntu bat gehitu du. Horrela, txuri-urdinak bigarren postuan mantentzen dira momentuz eta hurrengo astean Arenas de Getxoren aurka jokatuko dute etxean.

Fitxa teknikoa:

Real Union: Otaño, Aimar, Senar, Azkoiti, Urkizu, Esnaola, Martins, Estrada (Capelete, min. 61), Dominguez, Llamas, El Haddadi (Eizmendi, min. 73).

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Sanz, Calvillo (A. Sola, min. 66), Capilla, Muguruza, Celorrio (Gorostidi, min. 79).

Epailea: Leo Ollo. Txartel horia erakutsi die etxeko El Haddadi eta Aimarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!