SANSE 2-2 REAL UNION

Berdinketa derbian

Vídeo

Sansek bina berdindu du Real Unionen aurka eta playoff postuetan amaituko du 2023. urtea.

Zonaldeko taldeen arteko norgehiagoka intentsitate handiarekin hasi dute bi taldeek.  Hala ere, gure filiala arriskuz iritsi da aurkariaren areara hasieratik eta bosgarren minutuan Ruperezen erdiraketa Azkune aurkitu du lehen zutoinean markagailuan aurrea hartzeko.  Abantailarekin gure taldea nagusituko zela zirudien, bi minutu beranduago Azkunek berak jokaldi ona egin baitu. Hala ere, irundarrak abaguneak izaten hasi dira, eta hamahirugarren minutuan berdinketa aurkitu dute Solisen golarekin. Bat eta batekoarekin erosoago sentitu da kanpoko taldea eta lau minutu beranduago Marquezek baloi ezin hobea jarri du Vidorretak gola sartzeko. Bigarrenarekin partida lehia handiko eta abagune gutxiko fasean sartu da. Baina Sergio Franciscoren taldea Irazustaren ate ingurura iristen hasi da lehen zatiaren amairea hurbiltzen ari zela, batez ere Gorrotxategiren bi jaurtiketekin. Baina funtsezko jokaldia luzapenean iritsi da, Azkuneri penaltia egin diotenean. Aurrelariak berak jaurti du, zoritxarrez aurkariaren atezainak geldiketa bikaina egin du berdinketa saihesteko eta atsedenaldira abantailarekin joateko.

Bigarren zatia lehenengoaren oso antzekoa izan da, bi taldeek intentsitate handiarekin jokatu dute eta. Txuri-urdinak berdinketa bilatu dute. Zorionez, berdinketa bigarren zatia hasi eta gutxira iritsi da, Marinen korner bikaina Ederrek bigarren zutoinean errematatu eta gero. Bigarren golaren ostean partida oso lehiatua izan da, baina donostiarrek hainbat gerturaketa izan dituzte Zoiloren hegaletik. Abagune horietako batek golean amaitu ahal izan du, erdiraketa Irazustaren atera joan egin baita, baina atezaina adi egon da aukera gelditzeko. Partidaren jabetza etxeko taldeak eraman duen arren, amaiera oso parekatua izan da eta edozeinek irabazi ahal izan du. Irungo taldeak abagune bikaina izan du Peruren bitartez, baina bere errematea Ayesaren zutoinetik hurbil joan da. Txuri-urdinek azken minutuetan aurrea hartzeko aukera izan dute, Mariezkurrenak area barruan egindako erremateari esker. Hala ere, talde bakar batek ere ezin izan du garaipenaren gola sartu eta partida bina bukatu da.

Berdinketa honekin Sergio Franciscoren taldeak playoff postuetan bukatuko du 2023. urtea. Hurrengo partida 2024an izango da, Deportivo de la Coruñaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Aramburu, J. Martin, Cantero (cap.), Agote (Zoilo, min. 69), Gorrotxategi, E. García (Mariezkurrena, min. 69), Marín, Ruperez (Ramirez, min. 86), Azkune y Fiabema (Lebarbier, min. 79). 

Real Union: Irazusta (cap.), Eimil (Azkue, min. 84), Baz, Montoro, Ivan Perez, Márquez, Beobide, Vidorreta, Rivero, Solis (Cordoba, min. 79) y Escobar (Peru, min. 79). 

Golak: 1-0: Azkune, min. 5; 1-1: Sois, min. 13; 1-2: Vidorreta, min. 17; 2-2: E. García, min. 53. 

Epailea: Holgueras Castellano. Txartel horia erakutsi die etxeko Agote, E. García eta Canterori eta kanpoko Vidorreta eta Beobideri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!