SD EIBAR 0 – 0 REAL SOCIEDAD

Berdinketa Ipuruan

Vídeo

Realak hutsean berdindu du SD Eibarri egindako bisitan. Gutxitik gehiagora, txuri-urdinek neurketa serio bat osatu dute defentsa, baina argitasuna falta izan zaie aurrean. Puntu bat Imanol Alguacilen estreinaldian lehen taldean.

Lehen zati grisa, aukerarik gabe bi taldeentzat. Donostiarrek ezin izan dute jokoa eratu eta gutxitan iritsi dira Dmitrovicen atera. Armagiñak, erosoago joko azkar eta zuzenean, Coteren ezkerkada batean eta Jordanen beste jaurtiketa batean izan dituzte argienak. Futbol gutxi. Hobeto egon dira etxekoak lehen zatian.

Partida guztiz aldatu da bigarren zatian. Reala hobeto mugitu da eta arriskua eraman du lehen erasoetatik. Onena, Willian Josek huts egiten ez dituen erremate batean. Indar hori gutxira etorri da minutuak aurrera joan ahala eta ezin izan dute aukera gehiagorik sortu. Etxekoak saiatu egin dira, baina txuri-urdinen sendotasunarekin tupust egin dute. Berdinketa norgehiagoka serio batean, baina zerbait gehiago behar da garaipena eskuratzeko.

Fitxa teknikoa: SD Eibar:

Dmitrovic, R. Peña, Ramis (kap), Arbilla, Cote (Capa, min.65), P. Diop, Jordan, P. Leon, Inui (Orellana, min.78), Kike G., Charles L. (Escalante, min.28)

Real Sociedad:

Moya, Aritz, Lorente R., Raul Navas, De la Bella, Illarra (kap) (Zubeldia, min.89), Zurutuza, Odriozola, Oyarzabal, Juanmi (Januzaj, min.72) eta Willian J. (Agirretxe, min.77).

Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Diop, Ramis, Capa, P. Leon eta kanpoko Illarra eta Llorente R.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!