REAL SOCIEDAD 0-0 SEVILLA FC

Berdinketa justua

Vídeo

Realak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Anoetan Sevilla FC-ren aurka jokatutako partidan. Txuri-urdinak partida serioa burutu dute talde handi baten aurka, baina ezin izan dute golik sartu garaipena eskuratzeko. Ez da oraindik iritsi garaipena estadio berrian.

Beste partida garrantzitsua Anoetan. Sevilla hasiera bikaina egiten ari da, batez ere Ligan. Txuri-urdinak, bestalde, garaipena eskuratzeko irrikitan realzaleen aurrean. Aukera askorik gabeko partida eta baloiaren jabetza partekatua. Kosta egin zaie bi taldeei aurkariaren areara iristea. Murielek izan du aukera arriskutsuena, baina Moyak bikain urrundu du. Ez da ia gehiagorik ikusi lehenengo zati honetan. Bi taldeak ondo kokatuta zeuden zelaian.

Bigarren zatian bi taldeek garaipena behin eta berriz bilatu dute. Sevillak arriskua sortu du kontraerasoetan. Januzajek gola gertu izan du. Aldiz, jaurtiketa langatik gora atera da. Sandrok, jokaldi azkar batean, ez du asmatu ate aurrean. Pena. Azken minututak irekiak izan dira, baina zehaztasunik gabe. Puntu bat batu du taldeak, baina gehiago nahi zuen. Iritsiko da. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Aritz, Llorente R., H. Moreno, Theo, Zubeldia, Illarra (kap), Oyarzabal (Zurutuza, min.63), Januzaj, Juanmi (Sandro, min.70) eta Willian J. (Bautista, min.89).

Sevilla FC: Vaclik, Carriço, Amadou, S. Gemez, J. Navas (kap), Arana (Escudero, min.66), Banega, Sarabia, Vazquez, L. Muriel (Roque Mesa, min.72) eta Promes.

Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horia erakutsi die etxeko Theori eta kanpoko J. Navas, Amadou eta Roque Mesari. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!