Bigarren taldeak hutsean berdindu du Athletic Club C taldearen aurka gaur Lezaman jokatutako derbian.
Berdintasuna nagusi izan da, jokoaren pisua Realak eraman duen arren. Gorka Álvarezen jokalariak gola sartzeko hainbat aukera izan dituzten arren, ez dute markagailua estreinatzeko baliatu. Etxeko taldeak, atzean eutsi dio norgehiagokari, Realak hutsunera egin zitzakeen paseak ekidinez eta kontraerasoko zein geldikako jokaldiak baliatuz. Aldageletatik igaro izanak ez du eraginik izan, bigarren zatia lehenaren berbera izan baita, bi taldeen arrisku aukerekin, hori bai, markagailura geitu gabe.
Datorren larunbatean Balears Fútbol Club taldearen aurka jokatuko dute etxean gehiagorako gogoz.
Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Athletic Club: Argia, Aizaro (Irune, min. 63), Garazi, Malen (Ane, min. 63), Daniela (Malen O., min. 78), Mara, Haizea, Oihana, Uxue, Oihana Aguinaga (Arixen, min. 73) eta Garazi.
Real Sociedad: A. Estensoro, Etxebeste, Azpirotz, Solo, Enara L. (Guridi, min. 46), Maren (Olaetxea, min. 80), Naroa, Intza (Uxue, min. 85), Helene (Isas, min. 59), Irune eta Ixi (Zunzu, min. 59)
Epailea: Haddouch, Hamza. Etxeko, Oihana zein Aizaro eta kanpoko Helene zigortu ditu.