ATLETICO DE MADRID 0 – 0 REAL SOCIEDAD

Berdinketa maila handiko partidan

Vídeo

LaLiga Summer Tour birako lehen neurketa amaitu da BBVA estadioan.31.055 lagunen aurrean jokatutako partida hutsean amaitu da. Bertaratu diren zaleek partida berdindua ikusteko aukera izan dute. 

Bi taldeentzako aukerak izan dira lehen minutuetan, Carlos Fernandezek lehenik eta Moratak minutu gutxiren buruan, baina ez dute atea zulatzea lortu. Lehen zatia amaitu aurretik, beste aukera bat izan du Imanolen tadeak, baina hutsekoarekin joan dira taldeak aldageletara.

Bigarren zatian gazteek hartu dute protagonismoa. 75. minututik aurrera aukerak ugaritu dira, baina golik egitea lortu gabe. Atletico de Madriden kontraeraso baten ostean, defentsa lerroa eta atezainaren arteko gaizkiulertu baten ondorioz, baloia eskuarekin ukitu eta penaltia adierazi du epaileak. Depayek panenka erara jaurti eta Marrerok gelditu du, neurketako MVP saria lortuz.

Mexikoko zaletuen beroa jaso ostean, honekin amaitu da Monterrey hirian egindako egonaldia. Bihartik aurrera AEBetara bidaiatuko du taldeak, aurre-denboraldiko prestakuntzarekin jarraitzeko asmoz. Hurrengo neurketa San Franciskon jokatzeko, Oracle Park estadioan, abuztuaren 5ean, Real Betisen aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traore, Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Kubo, Barrenetxea, Oyarzabal, Carlos Fernandez.

Bigarren zatian; Marrero, Glez. de Zarate, Martin, Sola, Navarro, Olasagasti, Pacheco, Rico, Cho, Brais, Karrikaburu, Marin eta Lebarbier.

Atletico de Madrid: Oblak, Savic, Witsel, Hermoso, Koke, De Paul, Lemar, Carrasco, Riquelme, Griezmann, Morata.

Bigarren zatian; Grbic, Azpilicueta, Söyöncü, Kostis, Javi Galán, Saúl, Barrios, Lino, Llorente, Correa, Memphis eta Mouriño.

Epailea: Fernando Hernández Gómez. Txartel horiak:
Zubeldia, Le Normand eta Pacheco txuri-urdinei. Hermoso zuri-gorriari.

Zelaia: Estadio BBVA, 33.055 zale.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!