Bere buruari egina

Imanolek talde txuri-urdinaren historiarako geratuko den ibilbidea osatu du. 339 partidarekin utziko du, Realaren aulkian gehien eseri den hirugarren entrenatzailea izanik.
Baina hasierak ez ziren errazak izan. Hainbat urtez harrobian eta Sanse zuzentzen aritu ondoren, Imanolek 2018ko martxoan hartu zuen lehen taldea (estreinakoa Ipuruan), Eusebiok hasi zuen denboraldia amaitzeko. Ez zen oraindik prest sentitzen denboraldi oso bat lehen taldea zuzentzeko, eta horregatik Sansera itzultzea nahiago izan zuen. 

2018ko abenduan berriro hartu behar izan zuen taldearen gidaritza Garitanok kargua utzi ondoren (estreinakoa Bernabeun), eta azken jardunaldian RCD Espanyolen aurka Europako txartela lortu ezinik geratu ondoren, hurrengo ikasturtean taldearen agintea hasieratik eramateko erronka onartu zuen. Eta nola.

Oroimenerako denboraldia izan zen eta taldeak aurkarien gainetik pasarazi zion futbola zabaldu zuen. Dena den, pandemiaren ondorioz, dena gelditu zen martxoan, taldea Kopako finalerako sailkatuta eta Txapeldunen Ligako postuetan zegoenean. Ondoren gertatu zena Realaren historia da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!