Uztailaren 7an hasiko da 25-26 aurredenboraldia. Lehenengo taldea, oporraldia amaitu ondoren, Sergio Franciscoren aginduetara jarriko da eta Zubietako instalazioetan hasiko da udako prestaketarekin.
Datozen egunetan pertsonaren bat gehituko den arren, entrenatzaile irundarraren staff teknikoa honela egongo da osatuta:
Entrenatzailea: Sergio Francisco.
Laguntzaile koordinatzailea: Iosu Rivas.
Talde laguntzailea: baieztatzeke.
Garapen indibidualeko laguntzailea: Xabier Ruiz de Ocenda.
Baloi geldiko laguntzailea: José Rodríguez.
Prestatzaile fisikoa: David Casamichana.
Atezainen entrenatzailea: Jon Alemán.
Aurkariaren taldeko analista: Héctor Ibáñez.
Coach: Imanol Ibarrondo.
Medikua: Xabi Valencia.
Nutrizionista: Natalia Ibáñez.
Jokalariari arreta: Gorka Larrea.
Esker onak
Talde txuri-urdinak eskerrak eman nahi dizkie Imanol Alguacil, Mikel Labaka, Javier Barrera, Ibon Peñagarikano, José Carrascosa eta Virginia Santestebani, azken urteetan lehen taldeko staff teknikoko kideei, Klubari eman dioten guztiagatik, eta onena opa die bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin