ESKATU ZURE SARRERA (ESKAERA KUPOA, AGORTUTA)

Bernabeurako sarrerak

Aktualizazioa: eskaera kupoa dagoeneko gainditu egin da. Hemendik aurrera izena eman nahi dutenak itxaron-zerrendan ipiniko dira.


Realak eta Real Madrid-ek azaroaren 23an, 21:00etan, jokatuko duten partidarako sarrerak erreserbatu ditzazkezu. Santiago Bernabeu-era joateko sarreren prezioa 40 euro dira. Sarrera hauek eskatzeko epea azaroaren 19an (12:00etan) bukatuko da.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!