Jantzi berrien aurkezpena

Berriro elkarrekin

Vídeo

Hilabete zailak izan dira, eta bideak bananduta egon dira. Hori bai, urrun baina aldi berean oso hurbil... Zale txuri-urdinak beti animatzen egon dira etxetik; eztarria urratu dute Realaren golak ospatzen. Orain, publikoa Reale Arenara laster bueltatuko dela jakinda, berriz elkartzeko unea  berezia  izatea nahi genuen. 

Horregatik, Realeko lau bazkidek eta beste lau jokalarik (Aritz, gizonezkoen lehen taldetik; Mirari Uria, emakumezkoen lehen taldetik; Urko Gonzalez de Zarate, Sansetik; eta Iker Kortajarena, Real C taldetik) elkarketa hori sinbolizatu dute Gipuzkoako leku magikoetako batean: Kontxako badian. Portutik hasi dute bidaia, bananduta, uharteko motoreetan. Bidean, olatuak gainditu dituzte, eta ez dute arazorik izan oztopoak atzean uzteko. Santa Klara uhartean berriro elkartu dira. Jokalariak eta zaleak, berriro elkarrekin. Bazkideek kamiseta batzuk jaso dituzte jokalarien eskutik, eta maitasunez gordeko dituzte.

Guztiak, berriz ere elkarrekin, portura itzuli dira, Lasala Plaza hotelera joan dira eta beste une berezietako bat izan dute: 2021/22 denboraldian jokatzeko erabiliko dituzten Macron jantzi berrien aurkezpena. Reale Arenara bueltatzen direnean erabiliko dituzten kamisetak, Europan zehar berriro bidaiatzeko erabili ahal izango dituztenak... Sentimendu txuri-urdinarenak. Aurrera Reala!

HORRELA DA EKIPAZIO BERRIA

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!