2021/2022 denboraldirako jantzi berriak

Janzteko gogoz

Hemen dira jada 2021/2022 denboraldian Realak harrotasunez jantziko dituen Macron jantziak. ‘Slim Fit’ jantziak dira, beren ehun nagusia ‘Softlock’ da, eta txertatuta duten mikrosareak transpirazio ezin hobea ziurtatzen dute.

Hemen ikus ditzakezu xehetasunez nolakoak diren:

‘Home’

Kamiseta txuri-urdinaren ezaugarri nagusia da efektu optikoa/lainoztatua duela, bularraren parean lausotzen dena, non lerroak argiagoak diren, argi marra baten efektua emanez. Hau da, elastiko osoan ez da urdin tonu bera ikusten.

Lepo biribila du, ertz zuri-beltzekin. Atzealdean eta barrualdean, ‘REALA BARNEAN’ inskripzioa nabarmentzen da. Ikurrina atzealdean ere badago, silikonaz egina. Beltzezko xehetasunak protagonista dira kamiseta osoan. Realaren armarria eta ‘Macron Hero’ bordatuta daude.

Galtzetan zein galtzerdietan (zerrendadunak) koloreak zuria eta urdina dira, xehetasun beltzekin.

‘Away’

Kasu honetan, lepoa ‘V’  formakoa da eta txertatzen zaiona zuri eta fuksia kolorekoak dira. Kamiseta berenjena kolorekoa da eta goitik behera ‘V’ forman errepikatzen den fuksia koloreko grafiko bat du.

Kasu honetan, Realaren armarria eta ‘Macron Hero’ silikonazkoak eta zuriak dira. Ikurrina, atzealdean, bordatuta dago. ‘Home’ elastikoan bezala, lepoaren barrualdean ‘REALA BARNEAN’ irakur daiteke.

Galtzak berenjena kolorekoak dira, eta lokarria fuksia da. Galtzerdiek, berriz, bi marra horizontal fin dituzte.

Ostiralean salgai

Etxeko jantziak uztailaren 9an, ostiralean, 10:00etan jarriko dira eskuragarri, Elkano kaleko eta Reale Arenako Realeko denda ofizialetan, baita online ere. Kanpoko jantziak datorren egunetan egongo dira eskuragarri. Webgunean jakinaraziko da noiz egongo diren eskuragarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!