REAL SOCIEDAD - ATLÉTICO DE MADRID (IGANDEA, 16:00)

Berriro irabazi

Realak Atlético de Madrid izango du aurrez aurre, igande honetan, 16:00etatik aurrera Zubietan jokatuko den LigaF-ko jardunaldian. 

Txuri-urdinek Erreginaren Kopako finalera eraman zituzten sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte, eta, zer hobeto, mugarri hori lortu zuten aurkariaren aurrean dinamika horretara itzultzea baino. Natalia Arroyo entrenatzaileak prentsaurrekoan azpimarratu zuenez "sendoak izan behar gara areetan. Gure egunik onenek zerikusi handia izan dute gure defentsa sendotasunarekin. Atlético Madridek aukerak sortuko ditu ziur, baina espero dugu zaleek Kopako finalerdietan egindako moduan lagunduko digutela. Sentsazioak berreskuratu nahi ditugu. Taldea ondo entrenatzen ari da, eta irabaztea espero dugu, baina berdinketa izanez gero, partida on bat eginez konformatuko gara. Helburua finalera ahalik eta baldintzarik onenetan iristea da, eta bide horretan gaude".


BIGARREN TALDEA

Gorka Álvarezen jokalariak azken aldiz itzuliko dira etxera CA Osasuna B-ri aurre egiteko, igande honetan, 12:00etatik aurrera. Donostiarrek garaipen batekin amaitu nahi dute beraien zaleen aurrean, hori dela eta, Bizkerre FT taldearen aukako porrotaren arantza kentzeko aukera izango dute.

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!