REAL SOCIEDAD – DEPORTIVO ALAVES (16:15)

Berrosatzea

Reala Reale Arenara itzuliko da Europa Leaguen Manchester Uniteden aurka jokatu ostean, altxatzeko eta ‘red’-en aurkako partidatik osatzeko helburuarekin. Garaipena lortuz gero, bosgarren postura eraman gaituen dinamika onari eutsiko liokete txuri-urdinek.

Deportivo Alaves jaitsiera postuak gertu dituela iritsiko da gure etxera. Aulkian aldaketa egon den arren, Abelardoren etorrerarekin babazorroek hamabost puntutik lau eskuratu dituzte. Azken irteeran, Camp Noun, bost goleko porrota jaso zuten. Gasteiztarrek erasoan Joselu eta Lucas Perez galiziarrekin arriskua handia sortzen dute baloi zuzenetan. Fernando Pachecoren aseguruarekin atepean, gipuzkoarrek baloiarekin pazientzia erakutsi beharko dute, defentsako lerroen artean tarteak aurkitu ahal izateko. Lehen itzuliko neurketa ikusgai.

Realak ostegunean gertatutakotik ikasi du. Ez dugu aurkari batenganako nagusitasun-sentsazio hori berriro sentitu nahi eta horretarako errezeta argia da, zaintzaile eta erasotzaile hobeak izatea, hain arrakastatsua izan den jokoa hedatu ahal izateko. Burua gora, Reala gara eta ezin dugu hori ahaztu. AURRERA MUTILAK!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!