real betis 2-3 real sociedad

Beste bat

Vídeo

Realak garaipenak lortzen jarraitzen du. Asteartean berdindu arren, txuri-urdinen jokoa bikaina izaten ari da eta taldearen konfiantza oso altua da. Gaur, berriro ere, partida oso landua jokatu dute. Aurkaria ondo iristen zen neurketara, baina Eusebiorenak behin eta berriz lortu dute etxekoen erresistentziarekin bukatzea. Bautistaren lehen golak eta Xabi Prietoren bi golek hiru puntuak lortzeko eta Europako postuetan jarraitzeko balio dute.

Realak nagusitasuna bilatu du hasieratik. Bautistak lehen minutuetan sartu du txuri-urdinen lehen gola eta taldeak partida mendean izan du. Hala ere, etxekoek neurketa sendotu eta berdinketa lortu dute ondorengo minutuetan. Mandik sartu du aurkariaren gola. Partida orekatu da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Ordu erdia iritsi baino lehen Xabi Prietoren gol ikaragarria iritsi da. Adanek ezin izan du ezer ez egin. Txuri-urdinek abaintaila lortu dute atsedenaldia baino lehen, baina oraindik bigarren zatia jokatu behar zen.

Zaila da Benito Villamarinen neurketaren nagusitasuna izatea. Txuri-urdinak saiatu arren, Real Betisek partida berriro estutu eta berdinketa lortu du Sanabriaren burukadarekin. Hala ere, taldea ez da izutu eta hirugarren gola bilatu du. Mikel Oyarzabalen erdiraketa Xabi Prietok buruz errematatu du garaipena berresteko. Realak ez dio aukerarik eman Real Betisi partida berriro ere berdintzeko. Talde handia bezala menderatu ditu azken minutuak hiru puntuak lortzeko. Garaipen eta denboraldi handia. Amets dezagun.


Fitxa teknikoa

Real Betis: Adan, Rafa Navarro, Mandi, Pezzella, Tosca, Durmisi, Petros (Joaquin, min. 66), Brasanac (Donk, min. 86), D. Ceballos, Jonas Martin (Sanabria, min. 22), Ruben Castro.

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza (Granero, min. 71), X. Prieto, Canales (Oyarzabal, min. 66), Carlos V., Bautista (Rodrigues, min. 76).

Golak: 0-1: Bautista, min. 10; 1-1: Mandi, min. 16; 1-2: X. Prieto, min. 26; 2-2: Sanabria, min. 66; 2-3: X. Prieto, min. 72.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Pezzella, Joaquin, Donk eta Dani Ceballosi eta kanpoko Yuri Berchiche eta Illarrari



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!