REAL SOCIEDAD 2-0 COSTA ADEJE TENERIFE

Beste bat etxean

Vídeo

Realak beste garaipen bat lortu du etxean Costa Adeje Teneriferi bi eta huts irabazi ostean. Donostiarrek hiru puntu gehiago lortu dituzte eta laugarren postuan finkatzen dira lehenengo zati bikain bati esker, non Amaiurrek eta Nereak golak sartu dituzten.

Kanpokoen nagusitasuneko lehen minutu batzuen ondoren, txuri-urdinek markagailuan aurrea hartzea lortu dute lehen abagunean: Nerearen asistentzia eta Amaiurrek, jaurtiketa gurutzatu batekin, baloia barrura bidali du. Geldiezina. A zer nolako gola. Donostiarrek aukera pare bat izan dituzte abantaila handitzeko. Lehenengoa Emmaren bitartez iritsi da, Noelia Ramosek urrundu duen erremate batekin, eta bigarrena Vanegasen falta jaurtiketa batekin, langa gainetik joan dena. Atsedenaldira iritsi aurretik, Nereak garaipena bideratu du Lavogezi egindako penaltia aldatuz. Dena alde.

Tenerifetarrek pauso bat aurrera eman dute aldageletatik igaro ostean, markagailuko desabantailak behartuta. Nagusi izan arren, donostiarrek bikain defendatu dute, aurkariaren aukera guzti-guztiak zapuztuz. Argiena Koko Angen burukada gurutzatu batekin iritsi da, Maria Joseren erdiraketa baten ostean, gutxigatik kanpora joan dena. Txuri-urdinek ere azken txanpan erabakita utzi ahal izan dute norgehiagoka, batez ere Guridik area barrutik egindako jaurtiketa indartsu batekin, Noelia Ramosek kornerrera desbideratu duena. Azkenean, gipuzkoarrek lehen zatiko errenta baliotsua mantentzea lortu dute.

Beste garaipen bat etxean, denboraldiko laugarrena, taldearen dinamika ona luzatzeko balio duena. Datorren asteburuan, urteko azken partida Deportivo Abancaren aurka Erreginaren Kopako final-zortzirenetan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma (Izarne, min. 78), Apari, Vanegas, Lucía, Cahynová (E. Guridi, min. 71), Andreia, Amaiur (L. Pardo, min. 78), Lavogez (Cecilia, min. 60), N. Eizagirre (kap.) eta Franssi (Franssi, min. 71).

Costa Adeje Tenerife: Noelia Ramos, Aleksandra, Fatour D. (Cinta R., min. 46), Patri Gavira (kap.), B. Beltrán, Moreno (María José, min. 28), Clau Blanco (Richard, min. 75), Bicho, S. Ouzraoui (Koko Ange, min. 46), Babajide (Estella, min. 78) eta Monday.

Golak: 1-0: Amaiur, min. 12; 2-0: N. Eizagirre (pen.), min. 41.

Epailea: Espinosa Ríos. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Fatou D.-ri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!