Realak UEFA Europa Leagueko lehen garaipena lortu du gaur gauean. Txuri-urdinek huts eta sei menderatu dute Lillestrøm, beste behin erasoan duten indar handia erakutsiz. Emaitza horrekin, klubaren Europako gol sorta handiena berdindu dute, 2017an Vardarren aurka lortutakoa. Hiru puntu horiei esker, gipuzkoarrek aurrerapauso nabarmena eman dute Europako sailkapenean.
Norvegiarrak indartsu atera dira zelaira, eta aukera politen bat ere izan dute. Minutuek aurrera egin ahala, ordea, donostiarrak zelaian sendotzen joan dira. Oyarzabal inspirazio betean aritu da, hiru gol-pase emanez, eta Realak huts eta hirukoa jarri du markagailuan di-da batean, ia erabakita utziz neurketa. Sergio Gómezek bi gol sartu ditu: lehenengoa ezkerrez egindako jaurtiketa batekin, eta bigarrena eskuinez egindako erremate batekin. Sučićek, ezkerrez hark ere, hirugarrena egin du. Hiru golak kapitainaren paseei esker iritsi dira.
Partida bideratuta zegoen, baina etxekoek bi aukera on izan dituzte neurketan berriro sartzeko. Marrerok penaltia gelditu du bigarren zatia hasi eta berehala, eta, handik gutxira, etxekoen jaurtiketa batek langan jo du, gola eragotziz. Hortik aurrera, kontraeraso polit batean, Óskarssonek laugarrena sartu du, Guedesen pasea errematatuta. Sučićek bosgarrena egin du banakako jokaldi eder batean, eta Zakharyanek seigarrena erdietsi du, area kanpotik ezkerrez egindako jaurtiketa bikain batekin.
Malagan bost gol sartu zituzten, eta gaur sei. Taldearen erasoko ahalmena baliatu beharreko arma da, eta Matarazzo etekin handia ateratzen ari zaio. Gaurko garaipenak are gehiago indartzen du taldea bere bidean.
Fitxa teknikoa:
Lillestrøm SK: Dahlberg, Ottesen (Ranger, min.72), Foss, Gabrielsen (kap), Paintsil, Ottosson, Ibrahimaj, Nyheim (Melland, min.88), Bassi (Kitolano, min.46), Vá (Gulbrandsen, min.72) eta Olsen.
Real Sociedad: Marrero, Zubeldia, Martín, Sarr (Pacheco, min.46), Sergio Gómez, Gorrotxa (Turrientes, min.66), Soler, Sučić, Take (Marín, min.58), Guedes eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.58).
Golak: 0-1: Sergio Gómez, min.25. 0-2: Sergio Gómez, min.27. 0-3: Sučić, min.33. 0-4: Óskarsson, min.65. 0-5: Sučić, min.72. 0-6: Zakharyan, min.80.
Epailea: Al Emara (Finlandia). Txartel horia atera die etxeko Gabrielseni eta Sarr eta Gorrotxa kanpotarrei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin