JANUZAJ ETA HECTOR MORENO, BEHIN-BEHINEKO ZERRENDETAN

Beste harrobiko jokalari bat Mundialera

Vídeo

Reala zorioneko dago. Gure harrobiko jokalaria, Alvaro Odriozola, Julen Lopeteguiren zerrenda osatzen du Errusiako Mundiala jokatzeko. Gaur eguerdian ezagutu da zerrenda eta Realeko jokalaria 23 hautatuen artean dago. Donostiarraren deialdi hau Zubietan egunero eta urtetan zehar egiten ari den lanari saria da.

Agustin Aranzabal (Frantzia, 1998), Javi De Pedro (Korea 2002) eta Liassine Cadamuro eta Antoine Griezmann (Brasil 2014) izan ziren, Realean jokatzen ari zirela, klub txuri-urdina Mundialetan ordezkatu zuten harrobiko azken jokalariak. Orain Alvaro Odriozolaren txanda da. Kontxako Hondartzan hasi zen futbolera jokatzen eta egun gutxi barru futbol ikuskizun handienean egongo da. Zubietan alebin mailatik, harrobiko talde guztietan egin duen lanak lehen taldera eraman zuen. Orain, futbolaren goi-mailara iritsita, Errusiara joango diren saridunetako bat da. Zorionak Alvaro. Zorionak Zubieta.

Januzaj eta Hector Moreno, Belgika eta Mexikoko behin-behineko zerrendetan

Adnan Januzaj eta Hector Moreno bere selekzioen zerrendan ere badaude, baina hauek ez dira oraindik behin-betikoak. Bi herrialdeek 28 jokalariko zerrenda eman dute eta uztailaren lehen astean 23 gizoneko zerrenda ofiziala emango dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!