2018ko Munduko Txapelketa

Sailkatuak

Alvaro Odriozolak, Adnan Januzajek eta Hector Morenok Reala ordezkatzen dute Errusian jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Lehen fasea amaitu ondoren Espainiak, Belgikak eta Mexikok sailkapena lortu dute final-zortzirenak jokatzeko.

Adnan Januzaj bere selekzioan Ingalaterraren aurka jokatu zuen partidako protagonista izan zen. 85 minutu jokatu zituen eta garaipenaren gola lortu zuen Belgikak lehen postua lortu ahal izateko. Hector Morenok, bestalde, neurketa osoa jokatu zuen Mexikok jasan zuen porrotan Suediaren aurka (0-3). Mexikok bigarren postua lortu zuen. Hala ere, atzelariak ezin izango ditu final-zortzirenak jokatu lehen fasean bi txartel hori ikusteagatik. Alvaro Odriozolak, azkenik, ez zuen parte hartu espainiar selekzioaren berdinketan Marokoren aurka (2-2). Espainiak lehen postua lortu zuen.

Espainiak etxeko taldearen aurka, Errusia, jokatuko du igandean 16:00etan. Mexikok astelehenean jokatuko du Brasilen aurka 16:00etan eta astelehenean bertan, 20:00etan, Belgikak Japoniaren aurka jokatuko du (20:00).

Odriozola:

Espainia 3–3 Portugal: ostirala, 20:00, Sochi. Ez zuen jokatu.

Espainia 1–0 Iran: asteazkena, 20:00, Kaliningrado. Ez zuen jokatu.

Espainia 2–2 Maroko: astelehena, 20:00, Kaliningrado. Ez zuen jokatu.

Espainia – Errusia: igandea, 16:00, Mosku.

Januzaj:

Belgika 3–0 Panama, astelehena, 17:00, Rostov del Don. Ez zuen jokatu.

Belgika 5–2 Tunisia, larunbata, 14:00, Mosku. Ez zuen jokatu.

Ingalaterra 0–1 Belgika: osteguna, 20:00, Kaliningrado. 85 minutu jokatu eta gol bat lortu zuen.

Belgika – Japonia: astelehena, 20:00, Rostov del Don.

H. Moreno:

Alemania 0–1 Mexiko: igandea, 17:00, Mosku. Neurketa osoa jokatu zuen.

Errepublikar Korea 1–2 Mexiko, larunbata, 17:00, Rostov del Don. Neurketa osoa jokatu zuen.

Mexiko 0–3 Suedia: asteazkena, 16:00, Ekaterimburgo. Neurketa osoa jokatu zuen.

Brasil – Mexiko: astelehena, 16:00, Samara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!