Realak puntuak batzen jarraitzen du. Gaur berdinketa lortu du Montilivin partida sendo batean. Txuri-urdinak serio egon dira baina pozoina falta izan zaie aurrekaldean. Imanol Alguacilek zuzendutakoen bolada onak jarraitzen du. 2019an galdu gabe jarraitzen dute.
Lehen zatia paretsu hasi da. Bi taldeek baloia nahi zuten baina inor ez zen nagusitzen. Lozanoren erremate bat area barrutik eta Sandroren ahalegina Merinoren pase baten ostean izan dira aukera nabarmenenak lehen zatian, eta ez dira argiegiak izan.
Bigarren zatia ildo beretik joan da. Egia da etxekoak Stuaniren bila joan direla erdiraketa on pare batekin, baina asmatu gabe. Reala metroak irabazten joan da, hala ere, arriskua ez zen iristen. Azken minutuetan etxekoek oso aukera garbia izan dute baina Borja Garciaren errematea, barrura zihoala zirudienean, gora joan da. Puntu bat Realarentzat bere bolada onarekin jarraitzeko. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Girona FC: Bono, Ramalho, Alcalá, Juanpe, Raúl, Douglas Luiz (Pere Pons, min.70), Aleix García, Granell (cap), Lozano (Borja García, min.65), Portu eta Stuani (Doumbia, min.86).
Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Llorente R., Raúl Navas, Zubeldia, Zurutuza (cap)(R. Pardo, min.79), Merino (H. Moreno, min.87), Sandro, Oyarzabal eta Juanmi (Bautista, min.73).
Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horiak etxeko Stuani, Lozano, Douglas Luiz eta Alex Granellentzat eta Merino kanpotarrarentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin